Archivo de la categoría: Abestiak

Abesti herrikoiak

…eta hau kontziertua

Hemen duzue Kaxianoren gisan grabatu genuen kanta:

eta hemen letra:

Itsasontzi baten
Euskal Herritik kanpora
naramate eta ez dakit nora. (bis)
Agur nere ama
laztan goxoari
agur nere maite politari
ez egin negar
etorriko naiz
egunen baten
pozez kantari

Itsasontzi baten…

Agur senideak
agur lagunari
agur Euskal Herri osoari.
Ez egin negar
etorriko naiz
egunen baten
pozez kantari

Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herri
Gora Euskal Herriari.

Astoa ikusi nuen

Ikusi duzue inoiz asto bat betaurrekoekin? Hemen duzue bat!

Alferraren astea

Hemen daukagu alfer batek nola pasatzen duen astea! Abestiaren letra hutsune batzuk daude.  Ezetz osatu abestiaren letra!

Txoriak txori

Abesti hau kantari euskaldun batek kantatzen du. Badakizue nor den?

Marinelaren zai

Hemen duzue abesti polit bat itsas munduari buruz. Orri honetan abestiaren letra eskuratu ahal duzue.

Ikusi mendizaleak

Mendizaleak zarete? Bai? Beno, bideo honetan dituzue mendi batzuk eta oso abesti alaia. Nahi baduzue letra ikasi fitxa honetan daukazue. Hori bai, galdu dira hitz batzuk. Topatuko zenituzke?

Pixka bat es mucho

Hau da gure kanta/ dantza berria. Gustatzen zaizu?

Lau teilatu

Gustatzen zaizue abestea? Bai, ezta. “Lau teilatu”abestia lortu dugu eta baita letra ere. Baina letran hutsune batzuk daude. Ea topatzen dituzun falta diren hitzak! Klikatu hemen kanta eta bideoa ikusteko. Hutsuneak topatzeko fitxa hau ahal duzue bete.